Ikusmen murriztua ardatz hartuta, zortzi minutuko dokumentala grabatu dute Soraluzen eta Orion. Besteren artean, ikusentzunezkoan parte hartu dute Soraluzeko BHI Institutuko eta Orioko Zaragueta Herri eskolako hainbat ikaslek eta baita Begisare elkarteko kide diren eta ikusmen murriztua duten bi pertsonak ere, tartean Jose Luis Arizaga 'Txipi' Plazentziako alkate ohiak. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak sustatu du Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren baitan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.