Astelehenean, irisgarritasun obrak egiten hasiko dira Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bertatik terrazarako irteera irisgarri egiteko obrak egingo dituzte. Bada, horren harira, Itxaropena elkarteko zuzendaritzatik jakinarazi dute, obrak izan arren, taberna ez dutela itxiko, zaratak egongo direla, baina zerbitzua ematen segituko dutela, ohiko ordutegiarekin. Hori bai, obren zaratengatik, datorren martitzenetan ez da bingorik izango.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.