Bertsio gaua Gaztetxean

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 18a, 13:02

Zapatuan, kontzertua izango da Soraluzeko Gaztetxean, SOME elkarteak antolatuta. Oraingo honetan, bi talde datoz: The Pladures eta The Jacintones. Biek ala biek, talde ezagun askoen bertsioak interpretatuko dituzte, Motorheed, Foo Fighters, Muse, Franz Ferdinand, U2 eta abar. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.