Errepidea itxita dago, istripua izan delako

Ubane Madera Zangitu 2024ko urtarrilaren 16a

Itxita dago Soraluzetik Maltzagara bitarteko errepide zatia, 18:00ak inguruan istripua izan delako. Errzaintzak emandako informazioaren arabera, hiru autoren arteko talka gertatu da eta une honetan suhiltzaileak lanean ari dira, pertsonaren bat autotik ateratzen. Oraingoz, ezin dute informazio gehiagorik eman. Auto-ilarak Alkidebaraino ailegatzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.