OHARRA

AP-1 autobidea itxita izango da bihar gauean, Bergara eta Maltzaga artean

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 16a, 16:44

Lesarriko tunelaren sarrera. Argazkia: Goiena.

Bihar, eguaztena, itxi egingo dute AP1 autobidea Behobiarako noranzkoan, 22:00etatik 06:00ak arte. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazitakoaren arabera, Lesarriko tunela berritzeko lanak egiteko itxiko dute autobide zati hori. Gaineratutakoaren arabera, AP1erako Bergarako iparraldeko sarbidea ere  itxita egongo da. Alternatiba modura GI-627 errepidea erabili beharko da.

Diputaziotik emandako xehetasunen arabera, egiten ari diren obren barruan, bihar gauean, koadro elektriko berriak jarriko dira tunelaren kanpoko etxolan.

Halaber, esan dutenez, lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko. Autobidea zabalik egongo da, berriz, Gasteizerako noranzkoan.