Xehetasunetan sartuta, kontatu duenez, joan den asteburuan, Estaziñotik Zeletarako igogailua ez zebilen -beste askotan pasatzen ei da hori- eta muletekin dabilen ama nagusia oinez igo behar izan zen Zeletaraino.
Patinete elektrikoak oinezkoen bideetatik
Horrez aparte, kalera jaisteko, Eroski ondoko aldapatik, barandaren barruko espaloi zatia lizunduta -berde- egotearen ondorioz, labainkor dagoela kontatu du, baranda oratuta jaitsi beharra duten nagusiendako arriskutsu. Uste du, baita ere, herriko hainbat puntu -zebra bideak…- gutxi argiztatuta egoten direla eta horrek zailtasun handia eragiten diela pertsona nagusiei.
Eta, bereziki, patinete elektrikoekin lotuta arrisku handia ikusten du, “argi barik dabiltza, oinezkoen bideetatik eta abiada handian, gainera. Gabolatsen dagoen argi eskasarekin, adibidez, ikusi ere ez dira egiten eta bat-batean azaltzen dira, eta, Gabolats oinezkoen gunea da”. Kasko barik dabiltzala ere kontatu du.
Bere esanetan, gurasoak ez dira kexatzen halako egoerez, baina bera sarri etortzen da gurasoengana eta berak ikusi ditu oztopo horiek guztiak. Udaltzaingoarekin egon dela ere jakinarazi du, "ea denon artean gauzak bidratzen ditugun, helduentzat eta helduak ez direnentzat, ze halako baten kolpea..."