Azken aldian ohi duen moduan, Marie de Jongh konpainiak maskarak eta clowna uztartuz eta testurik gabe kontatutako istorioa da 'Bo Jauna', 3 urtetik gorako publikoari zuzendua.
Antzezlanak Jaun baten eta bere zerbitzarien arteko botere despotikoaren miseriak azaleratzen ditu, "beti ere umorea sustrai, enbor, adar eta lore duelarik, denek gozatu ahalko duten fruitua eskaini guran": "'Bo Jauna!' esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zer zitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da…
EGILEA eta ZUZENDARIA: Jokin Oregi.
AKTOREAK: Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza.
IRAUPENA: 60′
IKUSLEA: 3 urtetik aurrera.
HIZKUNTZA: Ez du testurik.
Sarrerak salgai
Sarrerak aldez aurretik eskura daitezke COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era edo Kutxabanken bitartez. Egunean bertan ere bai antzokiko leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.