Bakarrik Gabonetako arbola naturalak jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo bestelako material batzuetakoak ez dira batuko. Arbolak edukiontzien ondoan laga beharko dira 20:30etik 21:30era, eta, 943 70 07 99 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.
Erakundearen helburua da jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu.