Asfaltatze lanak Santa Anan hasiko dituzte, Leteneko aldapan. Astelehenean eta martitzenean egingo dituzte, 09:00etan hasi eta 18:00ak bitartean. Errepide zati hori itxita izango da lanengatik eta ondorioz, Santa Ana kaleko autoak udaletxe azpitik sartu eta irten beharko dira eta kale zati horrek noranzko bikoitza izango du.
Zeletan
Martitzenean eta eguaztenean, berriz, Zeletan egingo dituzte asfaltatze lanak, han ere 09:00etatik 18:00ak arte eta ondorioz, pasoa itxita izango da ibilgailuentzat. Hori bai, eguerdian, zabaldu egingo dute, 13:30etik 15:00ak arte.
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, honako lekuak paso barik geratuko dira: Zeleta 5. eta 6. atari ondoko garajeak eta Zeletatik gorako baserriak -Zeleta, Bagozkoitia eta Iriarte). Zeleta 5. eta 6. atari azpiko garajeen kasuan, berriz, beheko aldetik irten ahal izango dira, hau da, Zeleta 1, 2 eta 3 atariak dauden bidetik; bi egun horietan noranzko bikoitza izango da bertan.
Gipuzkoa etorbidean
Azkenik, eguaztenean, urtarrilaren 17an, Gipuzkoa etorbidean egingo dituzte asfaltatze lanak, hain justu, auzotik Salon aldera dagoen bidegurutze zatian, 09:00etatik 18:00ak arte. Kasu honetan ere, bidea zabalik izango da 13:30etik 15:00ak arte.
Bidea itxita dagoen bitartean, berriz, ezin izango da pasatu Gipuzkoa 2,4,6,8 eta 10 atarien azpiko garajeetara eta Salongo pistarako, hango aparkalekuetarako zein Salongo pistatik gora dauden baserrietarako (Salogoengañekoa eta Itzio) pasabidea itxita izango da.