Korrikaren 23. edizioa Irundik abiatuko da martxoaren 14an eta Baionan bukatuko da martxoaren 24an. Harro herri lelopean datorren egitasmoak 210 bat udalerri zeharkatuko ditu, 2.793 kilometroko ibilbidea eginez, tartean, Debabarrenetik ere pasatuko da.
Soraluzera nondik
Hain justu, Debabarrenera seigarren egunean ailegatuko da, martxoaren 20an, eguaztena. Aurreikuspena da 09:26an sartuko dela Mallabiara eta 14:56an irtengo dela Mutrikutik. Bidean, honako ibilbidea egingo du: Mallabia-Ermua-Eibar-Soraluze-Elgoibar-Mendaro-Deba-Mutriku.
Soraluzeri dagokionez, zortzi kilometro egingo ditu udalerriko terrenoetan, honako hauek:
- Deba ibaiaren zubia
- Belaitz-en alturan
- Mendiola industriagunea
- Alejandro Calonge kalea
- Gabolats kalea, 28
- Alkideba
- Aroztegi zaharreko zubia
- Arrate bailararako desbideraketa
Aurreikuspenaren arabera, 11:15ean sartuko da Soraluzen eta 12:03an egingo du bertatik azkeneko kilometroa, Elgoibarrerako bidea hartuta.
Ibilbide osoa eta kantua
Osterantzean, Korrikak egingo duen ibilbide osoa kontsultatu nahiez gero, HEMEN klikatuta ikus daiteke.
Ibilbideaz aparte, aurtengo Korrikak Debabarrenarekin lotura estuagoa du, Korrikaren kanta Eibarko Mursegok egindakoa baita. HEMEN klikatuta ikusgai eta entzungai.