Argi koloretsuetan oinarritutako dekorazioa erabili du Nerea Ucinek balkoia dotoretzeko. “Baina jasangarritasuna oso kontuan hartu dugu eta led argiak jarri ditugu, eta argiak tenporizadore batekin piztu eta emendatzen dira”, esplikatu du.
Kontatu duenez, antza atentzioa erakarri dute jarritako apaingarriek, “jendea etorri izan da umeekin balkoia ikustera”, esan du.
Udalak osatutako epaimahaiari dagokionez, “jasangarritasuna eta soiltasuna” baloratu dute batik bat sariduna aukeratzerako orduan.
Atzo eman zioten 100 euroko saria Nerea Ucini Plaza Berrian. Bertan izan ziren irabazlea bera eta haren seme Unax Fulgencio, Unai Larreategi alkatea eta Maite Quintanilla zinegotzia. Ucinek pozik hartu zuen saria eta dagoeneko datorren urtean zein apaingarri gehiago edo berri jarri pentsatzen hasita dago.