Atzo, urtarrilak 5, euriari aurre eginez, zaldi gainean iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Soraluzera. Mesedeetako egoitzako egoiliarrak bisitatu zituzten lehenengo, eta, pozik asko laga opariekin, “aurten aberats etorri dira”, esan zuten egoiliarrek. Segidan, kalean eta eliz atarian zain zituzten umeengana joan ziren. Han, umoretsu hartu zituzten umeen eskaridun gutunak eta gozoki eta opari mordoa partitu; ume asko laga zituzten txundituta, erregeek euren berri bazekitela ikusi zutenean.
Bideoa: Ander Gomez.