Zaharberritze-obrak egiten ari den Fernando Petralanda enpresako obra buruak esandakoaren arabera, SAPAko lehen eraikina zaharberritzeko lanak bukatzear daude, azken lanak egiten ari baitira egunotan.
Eraikina berritzeaz aparte, barruko aldean iturri bat ipiniko dute, eraikinaren fondoan, SAPAren sarrera aldera. Halaber, bertan lagako dute fabrika zaharreko tornu bertikala, fabrikaren izaeraren adierazgarri.
Lanak 1.110.950,96 euroko aurrekontuarekin lizitatu eta iazko apirilean hasi ziren. Kopuru hori Gipuzkoako Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko dute; hain justu, 440.000 Jaurlaritzatik eta gainontzeko 700.000 euroak Diputazioak.