Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gaur, eguena, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak egin duen ezohiko bilkuran berretsi dira 2024an garraio publikoak izango dituen hobariak.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gogora ekarri du, joan den ostegunean, Pedro Sanchezen gobernuak garraio publikoaren deskontuak arautzen dituen Errege Dekretua argitaratu zuela, 2024an Lurraldebusen onartutako % 20ko hobariak % 50eraino osatzea aurreikusten duena.
Onartutako hobariak Mugi sistemaren erabiltzaileek dituzten abantailei gehitzen zaizkiela azpimarratu du Dominguezek. Sistema hori "aitzindaria eta erreferentziazkoa da gure herrialdean", eta, diputatuak azpimarratu du erabilera bakoitzeko deskontu progresiboak eskaintzeaz gain, doako transbordoak eskaintzen ditu garraio-zerbitzuen artean, doakotasuneraino iritsiz kolektiboen arabera.