Haurreskolarako izen-ematea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 2a, 09:11

Soraluzeko Haurreskolatik jakinarazi dutenez, atzo ezkero, urtarrilak 1, zabalik da urtarrileko izenematea. 2022-2023an jaiotako umeei zuzendutako matrikulazioa da, haurreskolan otsailean hasteko. Lau plaza daude libre momentu honetan.

Matrikulatzeko eskariak online egin daitezke HEMEN klikatuta. Edo aurrez aurre entrega daitezke: urtarrilaren 10a baino lehen.

Behin-behineko zerrendak urtarrilaren 19an argitaratuko dituzte eta umeak hasi, berriz otsailean hasiko dira haurreskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.