Gaur, barikua, 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta 20:30ak arte izango da zabalik; bihar, berriz, 12:00etatik 13:30ak bitartean ikusi ahal izango da.
Erosteko aukera
Iazko erakusketan moduan, aurtengoan ere, argazkietan azaltzen diren herrikideak identifikatzeko zerrenda ari dira osatzen erakusketan bertan. Halaber, argazkien kopiak erosteko aukera ere izango da, 20 euroan argazki txikiak eta 40 euroan handiak.
Eli Lakuestak 1967/68tik 1984ra artean ateratako 124 argazkiz osatuta dago Klitxe egunak erakusketa eta soraluzetarrak edo Soraluzen protagonista izandakoak ageri dira erretratuetan, banaka zein familiaka.