Batu dituzte umeen gutunak eta eskariak Olentzerok eta Mari Domingik

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 24a, 16:43

Kalejira bukatuta, umeen gutunak hartu dituzte banan-banan Olentzerok eta Mari Domingik. Formalak izan ote diren galdetu, oparitarako zer eskatu duten… denetik galdetu diete umeei eta noski, haiek txintxo-txintxo erantzun. Gainera, gauera arte edo bihar arte itxaron barik, goizean bertan eman dizkiete lehen opariak Gabonetako bi pertsonaiei umeei eta poz-pozik hartu dituzte haiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.