Karta-jokoen martitzeneko sari banaketari dagokionez, hiru karta-jokotan banatu zituzten sariak, briskan, tutean eta musean. Beste joko bat ere izan zen aukeran, trukea, baina inork ez zuen parte hartu. Zentzu horretan, Itxaropenako batzordeak elkarteko bazkideak animatu zituen datorren urtean karta-joko horretan ere parte har dezaten.
Kontuak kontu, honakoak izan ziren karta-jokoetako irabazleak.
- Briskan
- Txapeldunak: Marifran Aizpuru eta Maria Luisa Alberdi
- Txapeldunordeak: Lourdes Lizarralde eta Ana Mari Osa
- Tutean
- Txapeldunak: Dionisio Gil eta Jose Urtiaga
- Txapeldunordeak: Teo Ruiz eta Pedro Aldazabal
- Musean
- Txapeldunak: Patxi Arrillaga eta Errasti
- Txapeldunordeak: Severino Fajardo eta Servito Perez.
Gabonetako otarrak
Bestalde, atzo, eguena, Gabonetako otarrak zozkatu zituzten bazkideen artean, 50 otar guztira, Gabonetako elikagai goxoz osatutakoak. Egunotan izango da otarrak jasotzeko aukera. Horren ondoren, berriz, txistor pintxoak banatu zituzten Itxaropenan zeudenen artean; esan beharra dago atzo taberna bete-beteta zegoela.