Tokihotts

'Plaentxia.eus'-ek albisteak audioz entzuteko aukera ezarri du

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 20a, 10:38

Goiena Komunikazio Taldeak eta Elhuyarren Orain enpresak garatutako Tokihotts tresnari esker, aurrerantzean, Plaentxia.eus atariko artikuluak kazetari baten ahotsean entzuteko aukera izango da. Horretarako, nahikoa da albistearen gaineko aldean ageri den barran play sakatzea. 

Aste honetik aurrera, Plaentxia.eusen irakurleek albisteak audioz entzun ahalko dituzte Tokihotts izeneko tresnari esker, Goiena Komunikazio Taldeak eta Elhuyarren Orai NPL enpresak berau garatu eta Tokikomek bere bazkide diren komunikabideen webguneetan ezarri ostean. 

Tresna sortzeko adimen artifizialean puntakoa den arkitektura neuronala erabili dute. Bi kazetarik grabatutako audioak hartu eta makinari eman dizkiote testua edozein dela ere, kazetari horien ahotsean irakur dezan. Irakurleak bi ahots ditu aukeran: Goiatz edo Txomin.

Tresna berri horri esker, hizkuntza handiek dagoeneko eskuragarri duten teknologia ekarri da euskarara eta informazioa eskuragarriago jarri da. Tokiko ahotsekin eta euskaraz.