Herri Antzokia beteta zela, barikuan, Gabonetako kontzertua eskaini zuen Ezoziko Ama Abesbatzak, aurten, musika eskolako abesbatzaren kolaborazioarekin. Gabonetako eta Afrikako kantak interpretatu zituzten batik bat, eta, inoiz taularatu bako kanta bat ere oparitu zieten antzokira bertaratu zirenei. Abesbatzakoek adierazi zuen "kontzertu berezia" izan zela eurentzat eta halaxe izan zen, baita ere, ikusleentzat; horren adibidez, ordubete iraun arren, askori motza egin zitzaien ikuskizuna. Segidan, kontzertuaren mostratxo bat ikusgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.