Jarraian, ikasleek omenaldirako egin zituzten bertsoak eta argazki-bideoa:
Iñigo Larrañagaren ikasleek egindako bideoa.
Iñigo maitea
Plaentxin hogeita lau
urte zoaz jada,
palarekiko grina
ez dadila alda,
gaurkoa zure azken
laneguna bada,
gure betiko Jainko
Iñigo izango da.
Pasilloetan zabiz
beti zu txantxetan,
ez du inork penkatzen
beti animotan,
Joseferekin beti
zabiltza berbetan,
irribarre bat duzu
zure begietan.
Guk beti esaten dogu
"ez dut aitzen ezer"
"'jaso eskua eta
ni joango naiz laster"
beti esaten duzu
que "el truco es leer"
zure esaldi kuttuna
"hay que aprender a aprender".
Espero dugu zu ere
gutaz oroitzea
ez. da erraza izango
zutaz ahaztea
etapa berri hontan
asko gozatzea
hori da denon nahia
Iñigo maitea.