Liburuak, diskoak, filmak... merkeago Gabonetako Kultura Bonuekin

Ander Gomez 2023ko abe. 11a, 15:00

Urtarrila bukaerara arte, produktu kulturalak merkeago eskuratu ahalko dira Iratxo goxo-dendan eta Estankoan: 20 eurotik gorako euskarazko produktuen erosketa egiten duenak, 32 eurora arteko kostuko erosketa jaso ahalko du (12 euro opari); eta beste hizkuntzetako produktuak izatekotan, 28 eurora artekoa (8 euro opari).

Abenduaren 2tik daude eskuragarri Kultura Bonuak eta urtarrilaren 31ra arte egongo dira salgai.

Piztu Kultura plana

Gipuzkoako Foru Aldundiak Piztu Kultura plana sortu zuen 2020an, pandemiak kultura sektorean eragindako krisiari erantzuteko. Plan honen proiektu estrategikoetako bat da Kultura Bonua, eta produktu kulturalen erosketa sustatzea eta berauen banaketa komertziala babestea du helburu.

Programa honekin bat egiten duten Gipuzkoako dendetan eros daitezke bonuak, eta komertzio horretan bertan erabili.

Soraluzen, Estankoan eta Iratxo goxo-dendan daude eskuragarri.

  • Euskarazko produktuetan: 20 euroko erosketa eginda, 32 euroko produktu-sorta eraman (12 euro opari).
  • Beste hizkuntzetako produktuetan: 20 euro ordainduta, 28 euroko kostukoa (8 euro opari).

Eskaintzatik salbuetsita daude testu liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak.