Lakuestaren argazki erakusketa, Kontrargiren eskutik

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 9a, 09:03

Klitxe Egunak izenburuarekin, astelehenean zabalduko dute Kontrargi Argazkilari Kolektiboaren erakusketa berria. Eli Lakuestaren argazkiz osatuta dago, karneterako ateratakoekin zein talde argazkiekin eta argazki berezi bat ere bada, aurten hil den Txomin Perurena txirrindulariarena.

Kontrargitik helarazitako xehetasunen arabera, "erakusketa interaktiboagoa egiteko, erretratuetan agertzen diren izen-abizenak jasoko dira eta zerrenda horiek guztion eskura egongo dira, argazkiez gozatzeko".

Astelehenean zabaldu eta abenduaren 30era arte izango dira argazkiok ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.