Istripua izan da industrialde parean

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 7a, 08:58

Gaur, eguena, 06:25 inguruan, istripua gertatu da GI-627 errepidean. Ertzaintzak helarazitako informazioaren arabera, bi autok izan dute istripua Maltzagatik Soraluzerako noranzkoan. Bietako bat irauli egin da eta gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute eta Mendarora eraman. Poliziak ez dauka haren larritasun mailaren berririk. Beste gidaria, berriz, onik dago. Lekukoen arabera, lur-jausia gertatu da bertan. Oraindik errepidea garbitzeko lanean ari dira eta kilometro erdiko auto-ilarak daudela diote Ertzaintzatik. Bideoa: Frantziska Iraolagoitia.

Frantziska Iraolagoitia herrikidek hiru kolpe entzun ditu 06:25 inguruan eta segidan, txapa arrastaka. Etxeko leihora irten denean Mendiola pareko errepidea argi urdinez beteta ikusi du, bere bideoak erakusten duen moduan.

Iraolagoitiak dioenez, hormigoizko pareta hasi baino lehenago menditik harri piloa jausi da eta litekeena da horrek eragitea bi autoen arteko istripua.

Udaltzaingoak konfirmatu egin du lur-jausia gertatu dela, baina oraindik bertan dira lanean eta ezin dituzte xehetasun gehiago eman. 

Uneko egoera da errepidea garbitzeko lanak egiten ari direla orain, besteak beste, errepidean dauden harriak kamioira batzen. Errei bat zabaltzen ari dira tarteka, zirkulazioari bide emateko, baina Ertzaintzak esan duenez, kilometro erdiko auto ilara dago inguruan. Beraz, tentuz gidatzea komeni.

Erlazionatuak

Errepidea libre dago

Ubane Madera Zangitu 2023 abe 07 Soraluze