ARGAZKI GALERIA

Eskuzabaltasunarengatik eskerrona odol emaileei

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 3a, 09:23

Intsignia eta diploma bitartez, eskerrona helarazi eta erakutsitako eskuzabaltasunarengatik aitortza egin zieten herriko odol emaile oparoenei, barikuan. Itxaropena Elkarteko ekitaldian, Soraluzeko elkartekoek odol emaileen figuraren garrantzia azpimarratu zuten gogora ekarriz odola ez dela supermerkatuetan erosten eta adieraziz oso erraza dela odola ematea.

Barikuan, iluntzean elkartu ziren Itxaropena Erretiratuen Elkarteko areto nagusian, odol emaile oparoenei diploma emate ekitaldia egiteko. Bertaratu ziren emaileei eskerrak emateaz aparte, ekitaldian gogora ekarri zuten edozeini toka dakiokeela bizitzako uneren batean odola behar izatea eta odola ezin denez saltokietan erosi, odol emaileen eskuzabaltasuna goraipatu eta odola ematea zein garrantzitsua eta erraza den gogora ekarri zuten.

Berben ostean, diploma eta intsignia bana eman zizkieten aurtengo omenduei 2022an pilatuta zituzten odol emate kopuruaren arabera, 2023koak zenbatuta, dagoeneko kopuru horiek ere pasa baitituzte guztiek.

  • Odola 25 bider ematearren:

  • Ezozi Ariznabarreta Eguren

  • Jesus Azula Kortaberria
  • Odola 40 bider ematearren:
  • 
Leire Elizburu Mendicute
  • Odola 50 bider ematearren:

  • Andres Elvira Dominguez 

  • Aitor Prieto Oregi
  • Odola 75 bider ematearren

  • Abel Olaizola Alberdi

Ekialdia borobiltzeko, elkarrekin afari-merienda goxoa egin zuten.