A30 Greba feminista orokorra

"Hausnar dezagun zaintza zeinen esku dagoen eta zein baldintzatan"

Egoitz Unamuno 2023ko aza. 30a, 13:43

Greba batzordeak "oso positibotzat" jo du grebak Soraluzen izan duen erantzuna, nabarmenduz jarraipen "handia" izaten diharduela: "Denda eta tabernen %95k itxi egin du, udal zerbitzu asko ez dira eskaini (udaletxea, liburutegia, ludoteka...), ikastetxean eta institutuan eragin handia izan du eta enpresetan jarraipen txikiagoa izan badu ere, badakigu hainbat langilek greba egin dutela; eta garrantzitsuena, goizean goizetik herritarrek mobilizazioetan parte hartu dute eta eguerdian berrehun herritar inguru atera dira kalera, dagoen eguraldiarekin".  

Greba batzordeak gaurko mobilizazioaren zentzua zein den ere azpimarratu nahi izan du: "Greba gonbite bat da denontzat, hausnar dezagun zaintza zeinen eskuetan dagoen eta zein baldintzatan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!