Barikuan, honako saltokiak izango dira Gabonetako azokan: Triskel, Belarrak, KLB6, Kooperatiba Elkartea, Autoservicio Amparo, Iratxo Goxo Denda, Likai estetika zentroa, Criado fruta-denda eta Mendizabal okindengia.
10:00etarako zabalduko dituzte postuak eta 20:00ak arte, merkatariak etengabe egongo dira Plaza Zaharreko karpan. Ohi dutenez, bereziki Gabonetara begirako produktuak zein ohikoak jarriko dituzte salgai. Iluntzean, berriz, txokolatada egingo dute, segidan, Gabonetako argiak piztuko dituzte eta bukatzeko, azokako erosleen artean bost erosketa-bonu zozkatuko dituzte.
Atrakzioa eta txurreria
Gabonetako kanpaina osatzeko, Wipe Out atrakzioa ekarriko du Bizikalek. Plaza Zaharreko karpan jarriko dute, abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra bitartean. Buelta bakoitza 1,5 euro kostako da eta sarrerak Bizikaleko kide diren dendetan eta tabernetan salduko dira. Atrakzioaz aparte, txurreria ere ekarriko dute.