Dominak eta diplomak emango dizkiete odol emaile oparoenei

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 27a, 11:14

Aitor Cid Carballo eta Jose Antonio Cid Carballo odola ematen, azken hori lehen aldiz. Argazkia: Bixente Olaizola.

Joan den barikuan egindako urteko azken odol ateratzeen ondoren (24 odol poltsa eraman zituzten) , aste honetako barikuan, dominak eman eta diplomak banatuko dizkiete herriko odol emaile oparotsuenei, hain zuzen, odola 25 bider, 40 bider, 50 bider eta 75 bider eman dutenei. Itxaropena Erretiratuen Elkartean egingo dute ekitaldia. Bestalde, helarazi dute datorren urteko odol ateratzeen egutegia.

Aste honetako barikuan egingo den diploma eta domina banaketan, honako herritarrei egingo diote aitortza:

  • Odola 25 bider ematearren:
    Ezozi Ariznabarreta Eguren
    Jesus Azula Kortaberria
  • Odola 40 bider ematearren:
    Leire Elizburu Mendicute
  • Odola 50 bider ematearren:
    Andres Elvira Dominguez 
    Aitor Prieto Oregi
  • Odola 75 bider ematearren
    Abel Olaizola Alberdi

Ekitaldia Itxaropena Erretiratuen Elkartean egingo dute, 19:30ean. 

2024ko egutegia

Bestalde, Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi du zein izango den datorren urteko odol ateratzeen egutegia. Honakoa:

Urtarrilak 26
Martxoak 22
Maiatzak 24
Uztailak 19
Irailak 27
Azaroak 22

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.