Indarkeria matxistaren kontra, isilik baina indartsu

Erredakzioa 2023ko aza. 26a, 11:01

Atzo eguerdian, 120 lagun baino gehiagok salatu eta gaitzetsi zuten indarkeria matxista, Plaza Berrian elkarretaratzea eginez. Orotariko herritarrek egin zuten bat protestan, baita udal ordezkari politikoak ere. Hain justu, bezperan Udalak indarkeria matxistaren kontra argitaratutako adierazpenean, gogora ekarri zuten 2003tik, emakumeonganako indarkeriari buruzko datuak jasotzen hasi zirenetik, 121 emakume eta 12 haur erailak izan direla Euskal Herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.