Urtarrilean hasi eta bi hiletik behin etortzen dira odol bankuko medikuak Soraluzera odol ateratzeak egitera.
Biharkoa, urteko azkeneko hitzordua izango da. Ondoren, ohi dutenez, abenduan edo urte hasieran helaraziko dute datorren urterako egutegia. Odola ematera edozein herritar joan daiteke, beti ere, honako baldintzak beteta:
- 18-65 urte bitartean izatea.
- 50 kg baino gehiago izatea.
- Osasun ona izatea.
- Ateratze batetik bestera, bi hilabete laga behar dira.
- Gizonek urtean lautan eman dezakete odola, emakumeek, berriz, hirutan.
- Odol ateratzearen aurretik, segurtasuna bermatze aldera, medikuaren kontrola izaten da beti.