Gaur, 18:30ak inguruan suhiltzaileak eta Ertzaintza Errabal kaleko 18. atarian izan dira. Hainbat bizilagunek gasa usaindu dute eta ihesen bat zegoen aztertzen izan dira. Azkenean, ihesa izan dela baieztatu dute eta gas teknikariari abisatu diote, hark etxeko arketako matxura hori konpon dezan. Bestalde, saihesbidean kamioi bat matxuratu da eta eskumako erreian traba egiten zuenez, han ere polizia izan da. Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera, garabia bertaratu eta dagoeneko eraman dute kamioia. Beraz, errepidea libre dago.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.