lan-deialdia

Hiru langabe gazte kontratatuko ditu Mankomunitateak

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 20a, 12:45

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak jakinarazi du hiru langabe gazte kontratatuko dituela honako hiru postuetarako: Ingurumen teknikariari laguntzeko teknikaria, zerbitzuen digitalizazioaren esparruan laguntzeko teknikari bat eta prozesu administratiboen digitalizazioan laguntzeko teknikari bat. Interesdunek azaroaren 24ra arte dute izena emateko epea.

Mankomunitatetik helarazitako xehetasunen arabera, hiru gazte langabeei egingo dizkieten kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta 12 hilabeteko iraupena izango dute. 

Enplegu eskaerak Lanbidek kudeatuko ditu eta interesa dutenek izena eman beharko dute azaroaren 24a aurretik, honako helbide elektronikoan: lanbide.euskadi.eus, Nire Lanbidenet bitartez. Kontratazioa, berriz, Next Generation funtsetatik jasotako dirulaguntza bidez finantzatuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.