Aspaldiko lagunak elkartu, berriketan egin, ederki bazkaldu, kantatu… Egun polita eta borobila izan zuten 80 urtetik gorako aurtengo omenaldian elkartu zirenek, Itxaropena erretiratuen elkartean, atzo, barikua.
Bazkariko partaide guztiak izan ziren protagonista, baina bereziki Mari Cruz Etxaniz eta Federico Eguren. Ondo merezitako opariekin batera, honako bertsoak eman zizkieten.
Mari Cruz Etxanizi:
Zorionak, Mari Cruz
ta pare bat muxu.
Laurogeita hamabost ere
beteta dituzu.
Gauza bat oso garbi
izan dezakezu.
Bizitza maite duzu
eta bizitzak zu.
Federico Egureni:
Federico zurea da
adin aproposa.
Badakizu bizitza
zeion modutan goza.
Organu jakintsua
da zure bihotza
goizero berritzen du
zure bizipoza