Bihar, barikua, 13:30ean zabaludko dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkarteko ateak, 80 urtetik gorakoen omenaldikoak sartzen has daitezen. Segidan, 14:00etan hasiko dira bazkaltzen, honako menuarekin: bodega-taula, zainzuriak, penka betean onddo saltsarekin, otarrainxkak baratxuriarekin, bakailao piperrada, bildots errea, limoizko sorbetea kabarekin eta tarta.
Bazkalostean, opariak emango dizkiete aurtengo omendu Federico Eguren Markaide eta Mari Cruz Etxanizi eta eguna borobiltzeko, dantzaldi-kantaldia izango dute, Ander Ariznabarretak girotuta.