Abenduaren 1era bitartean, hondakin-guneetan, bina edukiontzi hori eta urdin egongo dira. Joan den astean hasi zen Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea berriak ekarri eta ipintzen, dioenez, oraingoak baino erabilerrazagoak direnak. Edukiontziak aldatzeaz batera, zerbitzua emango duen enpresa ere aldatu egin du eta enpresa hori, Prezero, abenduaren 1ean hasiko da zerbitzu berria eskaintzen.
Bien bitartean, hondakin-guneetan edukiontzi berrietan idazkiz adierazita dago ezin direla erabili. Halaber, edukiontzi zaharrak bertan daude oraindik, lekuz mugituta, baina erabilgarri. Beraz, Mankomunitateak gogora ekarri du abenduaren 1era bitartean haiek erabili behar direla eta zabor-poltsak ez direla lurrean laga edo edukiontzi berrietara bota behar.