Bustitik hasi bada ere, eguerdira arte eguraldiak dezente eutsi dio ateri eta herritarrek zein bisitariek ondo aprobetxatu dute baserritarrek eta artisauek ipinitako saltokietako produktuak ikusi, erosi zein probatzeko. Urrats Dantza Taldearen saioarekin batera ugaritu da euria eta horrexek makaldu du apur bat Gaztañerre azokaren amaiera. Edozelan ere, aurtengo baserritar omenduek, Marisol Ariznabarretak eta Ana Isabelek (Felix Telleriak etorri ezina izan du) eskertuta jaso dute aitortza eta Ozumakoak ere pozik jantzi du sagardo txapelketako txapela.