Isilik eta elkarrekin, gaur iluntzean, barikua, ia 80 herritarrek gaitzetsi egin dute emakumeen kontrako indarkeria, Udalak deitutako elkarretaratzearekin bat eginez. Udalak egindako adierazpenean gogora ekarri dutenez, Lizarrako haur bat bere aitak hil ondotik, “hamabi izango lirateke 2003tik bortxa matxistaren ondorioz hil diren haurrak”. Halaber, Udalak gogorarazi du “bortxa bikarioa genero indarkeria mota bat dela eta, beraz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”.