Suhar koruak bost sari lortu ditu Tolosan jokatu berri den Nazioarteko Abesbatza Txapelketan. Zuzendaria, Esteban Urzelai oñatiarra da. Taldekideen artean da, berriz, Inazio Olaizola soraluzetarra eta Aitor Garitano bergararra, besteak beste, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzako zuzendaria. Tolosan irabazteak ekarriko du irailean Bulgarian jokatuko den Europa mailako txapelketan egotea. Oso pozik dira Suhar-eko kideak, eta gogotsu erronka berrietarako. Aitor Garitano eta Inazio Olaizola izan dira Goienako Hemen Debagoiena saioan, bideoan ikusgai elkarrizketa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.