Gaurkoa, egun luzea izaten da herriko baserritarrendako eta artisauendako; goizaldean hasten dira lanean, barazkiak zein ganaduak prestatzen eta eguna argitu barik jaisten dira Erregetxera, guztia txukun-txukun ipintzera. Artisauak ere goizean goizetik joaten dira postuetara, eskulanak eraman eta salgaiak txukun eta dotore jartzeko.
Epel baina euritsu
Eskulangileek 10:00etan hartuko dituzte lehen bisitariak, trikitilarien eta txistularien kalejirak lagunduta. Eguerdi partea izan ohi da jendetsuena, dantza saioaren eta omenaldiaren bueltan. Eta 14:00etan hasiko dira postuak batzen.
Aurtengo Gaztañerre azoka eguna epel antzean etorri da, baina euriarekin; Euskalmeten iragarpenaren arabera, batik bat, goiz-eguerdi partean egingo du, beraz, hobe guardasolak aldean eramatea azoka ikustera joateko.
Hona hemen gaurko egitaraua:
- 10:00 Azokaren irekiera: barazkiak, artisauak, abereak. Txistulari eta trikitilarien kalejira.
- 11:00 Pintxoak eta sagardo lehiaketaren hasier.
- 11:30 Musika Eskolako Trikitilarien kalejira.
- 13:00 Ekitaldia (Dantza saioa eta omenaldia). Omenduak: Marisol Ariznabarreta Oregi eta Felix Tellereria Oregi.
- 13:30 Galtzagorri txaranga kalez-kale.
- 15:00 Herri bazkaria Plaza Zaharreko karpan. 150 lagun elkartuko dira
- 19:00 Erromeria Bide batez taldearekin.
- 23:00 Erromeria Fan&Go taldearekin.