0 KM KOMERTZIOAK

Denda txikietarako deskontu-bonuak

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 10a, 14:04

Herenegun, eguaztena, abiarazi zuten Euskadi Bono Denda kanpaina, denda txikietarako deskontu-bonuak eskaintzen dituena. Soraluzen bederatzi establezimenduk bat egin dute eta haietan erosi zein erabil daitezke bonuak, batean izan ezik, lehen egunean bertan agortu baitziren Bono Dendak KLB jantzi-dendan. Bonuen bitartez, 30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko deskontua eskuratzen da.

Soraluzeko merkatariek esandakoaren arabera, Soraluzen, deskontu-bonuak eskuratzeko aukera eman ahala, herritarrak hasi dira haiek erosi eta erabiltzen. Are gehiago, KLB jantzi-dendan, herenegun bertan agortu ziren, jendea bonuak iristeko zain zegoen seinale. Saltoki bakoitzari 80 bonu ematen dizkiote. 

Gehienez, bost bonu

Euskadi Bono Dendaren bitartez, 30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko deskontua eskuratzen da. Gainera, bonuak pilatu egin daitezke; hau da, 60 euroko gastua eginez gero, 20 euroko deskontua eskuratu. Pertsona bakoitzeko 5 bonu eskura daitezke gehienez jota.

Soraluzen, honako saltokietan erosi zein erabil daitezke bonuak; KLBn izan ezik, beste guztietan badituzte bonuak oraindik ere: 

  • Iosu Bitxidenda
  • Kooperatiba
  • Estankoa
  • Todo a 100
  • Benito altzariak
  • Triskel
  • Likain
  • Mabel ile-apaindegia
  • KLB AGORTUTA DAUDE