Soraluze ere hasi da Gabonetarako bidea prestatzen. Gabonetako argiak ipinita daude, Bizikale Merkatari Elkarteko kide diren saltokien eta tabernen inguruak girotzeko.
Argiok Abenduaren 1ean, barikua, piztuko dituzte, Gabonetako Azokaren bueltan. Egun horretan, goizean hasi eta iluntzera arte, Bizikale elkarteko hainbat merkatarik Gabonetako azoka egingo dute Plaza Zaharreko karpan. Honako saltokiek hartuko dute parte:
- Triskel
- Belarrak
- Kooperatiba elkartea
- Iratxo goxo denda
- Likai Estetika Holistikoa
- Criado fruta-denda
- MendizabalOkindegia
- Todo a 100
Haren amaieran, 19:00etan, azokan erosi dutenen artean erosketa-bonuak zozkatuko dituzte, segidan txokolatada egingo dute eta bukatzeko, Gabonetako argiak piztuko dituzte.