Urriak 30, astelehena.
Pesako autobusa (AVANZA) Bergara-Soraluze, 18:05
Berogailua oso tenperatura altuan zegoen, eguraldiak hala eskatzen ez zuenean. Geldialdiaren abisu-sistema hondatuta zegoen, eta gidariari jakinarazi behar genion non gelditu behar zuen.
Azaroak 2, osteguna.
Eibarrerako 08:15eko autobusa ez zen etorri, bidaiari ugari geralekuan utzita.
08:55ekoa ere ez zen iritsi.
09:15ekoa berandu iritsi zen.
Kobratzeko sistema hondatuta.
Txartelak markatzen zuen sartzean, baina gidariak esan zigun irteeran ez zela behar.
Garraio publikoko zerbitzu horrekin izandako arazo ugarien beste bi adibide.
Ez al da ordua gure ordezkari politikoek gure eskubideak defendatzeko?
Zerbitzua emateaz arduratzen den enpresak ez badu erabiltzailearekin kunplitzen, zergatik ez diote lizentzia kentzen?
Zer gertatzen da ikuskatzaileekin?
Zer gertatzen da trafikoko agintaritzak norbait geratzen badu, gure ibilgailua IATrik gabe badaramagu eta ez badago egoera onean?
Isuna, puntuen galera eta ibilgailua geraraztea dakar, ez?
Eskumenak dituzten agintariengandik (udalak, Aldundia, Eusko Jaurlaritza) zerbitzu publikoen erabiltzaileok jasaten dugun beste utzikeria bat.