Bingen de Pedroren “pintoeskulturen" erakusketa inauguratuko dute Oreka Art galerian

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 3a, 09:40

Gaur, barikua, Bingen de Pedro (Bergara, 1961) artista bergararraren erakusketa inauguratuko dute Oreka Art Galerian. Dimentsioekin, koloreekin, mugimenduarekin… jolas egitearen emaitza dira erakutsiko dituzten “pintoeskulturak”.

Hainbat adituren esanetan, margolanak baino, “pintoeskulturak” egiten ditu Bingen de Pedro artista bergararrak bere mihiseetan edo egurgainean, dimentsioekin, mugimenduarekin, espazioekin eta koloreekin jolas eginez.

Gaur iluntzean, Oreka Art galerian inauguratuko duten erakusketan ere halakoxe lanak jarriko dituzte ikusgai. Honela aurkeztu dute erakusketa: 

“Lan honetan, kontaktuan dauden jolas desberdinak sortzen daudela esan dezakegu. Batetik, bi dimentsiotik hirugarren dimentsiorako bilakaera sortzen duen euskarriaren lanketa ikus daiteke. Horri gehitzen zaio espazioaren bilakaerari beste dimentsio bat gehitzen dion pintura jokoa. Gainera, obrek duten mugimendu izaera margolanaren bidez azaleratzen diren espazioak eta egiturak hautematea mugimenduan daudenak ere gehitzen dira”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.