Bi errepide itxita izan dira, haizetearen eraginez

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 2a, 14:16

Urkia Zelairako bidean arbola errepidean. Argazkiak: Udaltzaingoa.

Gaueko haizeteak hiru gertakari eragin ditu Soraluzen. Batetik, bi arbola bota eta bi errepide itxita geratu dira. Bata, Karakatera bidean, Urkia Zelaitik 500 bat metrora. Eta bestea, Iturbe-berri baserria baino 100 metro lehenago. Bi kasuetan, Udal langileak motozerrarekin garbitu ditu errepideak.

Gaur gauean, haizeak arbola bat bota du Gi-3652 errepidera, Karakaterako igoeran, Urkia Zelaitik 500 bat metrora. Zuhaitza alderik alde geratu da errepidean eta bertatik ezin zen ezta bizikletarik pasatu ere.

Beste arbola bat, berriz, Ezozi auzoan bota du, Iturbe-berri baserria baino 100 metro lehenago.

Horrez aparte, saihesbidean luizi txikia gertatu da, nahiz eta kasu horretan ez izan eraginik autoen joan-etorrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.