Kanposantua eder eta dotore

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 1a, 10:01

Gaur, Domu Santu edo Santu Guztien Eguna izanda, hildako senideak eta lagunak gogoan izan eta haien hilobiak txukuntzeaz bat, loreak laga dizkiete egunotan soraluzetar ugarik kanposantuan. Ohi denez, bertan bizi direnek eta kanpotik etorritako soraluzetarrek bisitatu dute kanposantua. Loreen bizitasunarekin, eder eta dotore dago herriko hilerria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.