Bihar, Gaba Beltza, arratsalde-iluntzean emango dituzte gozokiak

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 30a, 18:02

Bihar, urriak 31 Gaba Beltza da. Azken urteotako ohiturari jarraiki, herriko ume eta gazte askok dute beldurgarri mozorrotu eta gozoki eskean ibiltzeko asmoa. Horren jakitun, herriko taberna eta saltoki ugarik banatuko dituzte gozokiak eta litxarreriak eskean doazenei, batzuk ordutegiarekin eta beste batzuk gozokiak agortu artean. Barruan gozoki-partitzaileen zerrenda eta ordutegiak ikusgai.

Herriko taberna eta batik bat, saltoki askotan igartzen da etzi dela Domu Santu edo Santu Guztien Eguna, duten dekorazioarengatik zein litxarreria bereziengatik. Domu Santu egunarekin bat dator, noski, haren bezpera, Gaba Beltza. 

Urtetik urtera, indarra hartzen joan da Gaba Beltzean beldurgarri mozorrotu, kalera irten eta gozokiak eskatzeko ohitura, eta, bihar ere, horretarako asmoa dute soraluzetar gaztetxo ugarik. Horren jakitun, tabernak eta saltokiak gozokiz hornitu eta gertu dituzte kaxa beste gozo eskatzaileen artean partitzeko. 

Gozokiak eskatzeko esaldiak, besteak beste, honakoak: Xanduli, manduli, kikirriki, eman goxokiak niri! Edo Saria ala ziria.

Honakoek emango dituzte gozokiak:

  • Iratxo goxo-denda: 19:30etik aurrera.
  • Musta (Tanger saltokia): 18:30ean txikiak eta 19:00etan nagusiak.
  • Kooperatiba: 18:30etik aurrera.
  • Criado: 19:00etik aurrera.
  • Mendizabal okindegia: 19:00etik aurrera.
  • Vidal fruta-denda: gastatu arte.
  • Ehuneko denda: 17:30etik aurrera.
  • Belardenda: gastatu arte.
  • Triskel: 17:00etatik 18:30ak arte.
  • Todo a Cien: 17:30etik aurrera.
  • Iñarra harategia: 18:30etik 19:00ak arte.
  • Okelia harategia: gastatu arte.
  • Batzokia: gastatu arte.
  • Txoko taberna: 16:30etik 18:00ak arte.
  • Bolia: gastatu arte.
  • Arranoa: gastatu arte.
  • Pub Intxisu: gastatu arte.
  • Edurtza: 18:00etatik aurrera.
  • Casa del Pueblo: gastatu arte.