Jakitzeko modukua

Txakurra eta bizikleta Udaltzaingoan

Erredakzioa 2023ko urr. 28a, 11:50

Udaltzaingoak jakinarazi du gaur, zapatua, txipik ez duen txakurra aurkitu dutela. Garbi dago eta Udaltzaingoan dute gordeta. Jabea ez bada azaltzen, txakurtegira eramango dute. Bestalde astean, bizikleta aurkitu zuten bidegorrian botata. Hura ere Udaltzaingoan dago gordeta; katea falta zaio, osterantzean, egoera onean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.