Bariku goizean, babespean sukaldatu behar izan zituzten gisatu lehiaketarako jakiak zortzi lehiakideek, euria ziharduelako. Baina gogotsu asko jardun zuten sukaldari lanetan. Haietako batek kontatutakoaren arabera, goizeko seiretan jaiki behar izan zuen hitzordura garaiz ailegatzeko.
Bazkalordurako gertu zeuden gisatuak eta 14:00etan epaimahaiak bakoitza dastatu zuen, onena zein zen erabakitzeko.
Sariak guztientzako
Segidan, gisatutakoa bazkaldu zuten Itxaropenan elkartu ziren 84 bazkaltiarren, eta, bazkal-ondoren sariak banatu zituzten. Partaide guztiek jaso zuten kooperatibako produktuz osatutako poltsa eder bana eta apur bat bereziagoa, berriz, irabazleek. Guztiek ere pozik eta eskertuta jaso zuten saria.
Lehen saria:
- Paqui Mangano eta Mila Plata
Bigarren sariak:
- Araceli Maiztegi eta Juanita Soraluze
- Maria Luisa Alberdi eta Mari Karmen Zarrabe
- Teo Ruiz eta Pedro Aldazabal Aldaso
- Manoli Plata eta Josefina Tesouro
- Crecenciano Hernandez Chano eta Roberto Zarobe
- Iñigo Iñurrieta eta Belen Molledo
- Porfi Casas eta Reyes Solana