Zortzi bikote gisatu lehiaketan eta 84 lagun bazkarian

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 19a, 11:20

Bihar, barikua, gisatu lehiaketa izango da Itxaropena Erretiratuen Elkartean; 10:00etan hasiko dira gisatua prestatzen elkarteko terrazan eta zortzi bikote izango dira lehian. Beteranoak eta berriak, aurten denetik izango da. Gisatua prestatu ondoren, berau bazkaltzeko, mahaiaren bueltan elkartuko dira 84 lagun. 14:00etan hasiko da bazkaria. Itxaropenako zuzendaritzak esandakoaren arabera, bete egin dira zeuden leku guztiak eta itxaron zerrenda eta guzti dute.

Biharko gisatu lehiaketako sari banaketa bazkalostean egingo dute. Sariak izango dira 60 eurotan baloratutako otarrak irabazleentzat eta 30 eurotan baloratutakoak gainerakoentzat. Segidan, bi bingo joko egingo dituzte eta kantuan borobilduko dute jarduna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.