Natura protagonista nagusi 'Expo Kontrargi' erakusketan

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 17a, 15:34

Atzo, astelehena, inauguratu zuten Expo Kontrargi erakusketa. 28 argazkiz dago osatuta, Mikel Valerok, Fernan Oregik eta Bittor Murguzurrek egindakoak. Paisaia ederrak erakusten dituzte argazki gehienek, baina abstraktuan oinarritutako erretratuak ere badira. Urriaren 31ra arte ikusi ahalko da erakusketa.

Expo Kontrargi argazki erakusketa hiru zatitan dago antolatuta.

Batetik, Mikel Valerok ateratako argazkiekin osatutako multzoa ikus daiteke: Mendigaina, Aitzorrotz, Aramaio, Aitzulo, Riglos… gehienak dira paraje ederretan oinarritutako argazkiak, guztiak ere Naturarekin lotura dutenak. 

Bestetik, Bittor Murguzurren argazki-multzoa dago. Kasu horretan ere, Natura da protagonista nagusi, baina argazki batzuk tematikoak ere badira, SAPA bota aurreko argazkia, Maitasuna irudikatzen duena zein Udate gauekoa, adibide batzuk jartzearren.

Azkenik, Fernan Oregik aurkeztutako argazki-multzoak borobiltzen du erakusketa. Kasu horretan, argazki guztiak daude leku berean aterata, Jaizkibelen, eta, halaber, erakusketako argazki-sortarik abstraktuenak dira. Detaileetan, koloreen konposizioan eta bestelako tekniketan oinarrituta, argazkietako batzuek planeten erretratuak direla ere badirudite. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.